Google Maps

Nor da Pegman?

Pegman Google Maps-enPegman da zure gida Street View funtzioan. Har eta arrasta ezazu ikusi nahi duzun lekura. Street View irudidun kaleak ertz urdinekin markaturik agertuko dira. Ez duzunean erabiltzen, Pegman Google Maps-en zoom-kontrolen gainean geratzen da.

Pegman izena ingeleseko "clothes peg" (matxarda) hitzetik dator, amerikarrek erabili ohi dituzten matxarden itzura baitu. Izaki bizidun bat legez dago pertsonalizatuta gure azalpen-bideoetako askotan. Gainera, Google-ren ekitaldi batzuetan ere agertu izan da, adibidez, 2008an Street View Frantzian aurkeztu genuenekoan.

Lantzean, Pegmanek ekitaldi eta egun berezietarako arropak janzten ditu, edo matxarda-lagunekin batera agertzen da Google Maps-en. Ikono horietako zenbait leku jakinetan daude Google Maps-en. Adibidez, Pegman eskiatzailea Whistler Blackcomb mendian dago, eta pinguinoa, ostera, Half Moon uhartean, Antartikan. Pegman ikonoak

Pegmanen jantziak Pegmanen marrazkiak Jatorrizko irudiak eta hezur-haragizko Pegmanen jantzien prototipoak (J&M Costumers-en eskutik).