Gure lege-gidalerroak
Batzuei ez zaizue gustatzen lege-dokumentuak irakurtzea, baina kontu horiek garrantzitsuak dira. Gure Zerbitzu-baldintzetan, alde batera uzten dugu hizkera korapilatsua eta gure gidalerroei buruzko xehetasun argiak ematen dizkizugu. Gure pribatutasun-gidalerroetan, zure informazioari buruzko gidalerroak modu arrunt eta zuzenean azaltzen ditugu.
Eskaini minutu batzuk Maiz egiten diren galderak irakurtzeari.
Xehetasun tekniko batzuk
Gugandik espero dena baino harago joateko helburua dugu, zerbitzu bikainak eta segurtasun- eta pribatutasun-tresna erabilerrazak eskaintzeko. Irakurri informazio gehiago gure produktuen diseinuaren oinarri diren printzipio eta xehetasun tekniko batzuei buruz, eta zerbitzuak eskaintzeko teknologia erabiltzeko dugun moduari buruz.
Jakin beharrekoak
Munduko segurtasun- eta pribatutasun-tresna sendoenak eskaintzea da gure helburua. Segurtasuna eta pribatutasuna oso garrantzitsuak dira guretzat, eta badakigu zein garrantzitsuak diren zuretzat ere; horregatik, gogor egiten dugu lan ahalik eta onenak izan daitezen. Jakin beharrekoak guneak zu eta familia linean seguru mantentzeko aholkuak ditu. Bertan lortuko duzu informazio gehiago zu, zure ordenagailua eta Internet lineako delituen aurka babesteko Google-k egiten duenari buruz.
Egon seguru eta babestuta linean
Etengabe ari gara lanean segurtasun sendoa ziurtatzeko, zure pribatutasuna babesteko eta Google are eta eraginkorrago eta lagungarriago egiteko. Tresnak eta kontrolak ematen dizkizugu zer partekatzen duzun eta norekin partekatzen duzun erabakitzea ahalbidetzeko; eta hori guztia seguru eta erraz egin dezazun ziurtatzen dugu, gainera.
