Google Maps eta Earth zerbitzuen baldintza gehigarriak

Azken aldaketa: 2012ko martxoaren 1a

Google Earth softwarea deskargatu, instalatu edo erabiliz gero, nahiz Google Maps zerbitzua atzituz edo erabiliz gero (batera aipatuta "Produktuak" edo "Zerbitzuak"), edota Produktu horietan eskaintzen den beste edozein eduki atzitu edo erabiliz gero, onartzen duzu gorde egingo dituzula honako hauek: (1) Google Zerbitzu-baldintzak ("Baldintza unibertsalak"); (2) gure Lege-oharren orriko baldintzak ("Lege-oharrak"); eta (3) behean xedatutako zehaztapen eta baldintza gehigarriak ("Baldintza gehigarriak"). Jarraitu aurretik, hiru dokumentu horietako bakoitza irakurri beharko zenuke, guztiek batera zure eta Google-ren artean Produktuei ematen diezun erabilerari buruzko akordio lotesle bat osatzen baitute. Baldintza unibertsalak, Lege-oharrak eta Baldintza gehigarriak orokorrean aipatzen direnean "Baldintzak" terminoaren pean biltzen dira.

Halaber, Produktuak deskargatzeko, atzitzeko edo erabiltzeko baldintza gisa, Google Pribatutasun-gidalerroak ere onartzen dituzu.

1. Produktuen erabilera. Google-k lizentzia ez-esklusiboa eta transferiezina ematen dizu Google Maps zerbitzua atzitzeko, Google Earth softwarea eta zerbitzua deskargatzeko eta erabiltzeko, eta Produktuetako Edukia (aurrerago definitu bezala) Baldintzei jarraiki atzitzeko.

2. Erabilera-murriztapenak. Google-k (edo, aplikagarria bada, Eduki jakin horren hornitzaileak) aurrez idatziz jakinarazi ez badizu, ezin duzu honelakorik egin: (a) Edukia edo haren zati bat kopiatu, itzuli, aldatu edo handik eratorritako lanik egin; (b) Edukia banatu, azpilizentziekin eman, alokatu, argitaratu, saldu, esleitu, eman, merkaturatu, transferitu edo bestela hirugarrenentzat erabilgarri ezarri; (c) alderantzizko ingeniaritza aplikatu, deskonpilatu, edo beste edonola Zerbitzuaren edo haren zatiren baten iturburu-kodea eskuratzen saiatu, lege aplikagarriek berariaz onartu edo eskatu ezean; (d) Produktuak erabili, zuri edo beste edonori Edukia modu masiboan deskargatzeko edo haren jario masiboak egiteko aukera emateko moduan, besteak beste, baina hauetara mugatu gabe, zenbakizko latitude- eta longitude-koordenatuak, irudiak eta mapen ikusizko datuak eskuratzeko; (e) ezabatu, ezkutatu edo beste edonola aldatu Produktuan edo bertako Edukian ager litezkeen abisuak eta estekak; eta (f) Zerbitzua edo Edukia erabili inongo produktu, sistema edo aplikaziorekin, baldin eta horiek jarraian adierazitakoekin erlazionatuta badaude: (i) denbora errealeko nabigazioarekin edo ibilbideen jarraibideekin, besteak beste, baina hauetara mugatu gabe, erabiltzailearen sentsoredun gailuaren kokapenarekin sinkronizatuta urratsez urratseko jarraibideak ematearekin; edo (ii) ibilgailuaren jarduna automatikoki edo modu autonomoan kontrolatzeko sistema eta funtzioekin; (g) Produktuak erabili tokien edo tokiko enpresen informazioa biltzen duten datu-baseak sortzeko.

3. Jardunbide egokiak; Legeak eta Google-ren gidalerroak errespetatzea. Onartzen duzu zu zarela Produktuak erabiltzerakoan dituzun jardunbideen eta darabilzun Edukiaren erantzulea, baita horien ondorioen erantzulea ere. Produktuak helburu egokietarako eta Baldintzak eta gainerako gidalerro aplikagarriak errespetatzen dituzten helburuetarako erabiltzen dituzula onartzen duzu. Adibide gisa, baina ez murriztapen gisa, onartzen duzu Edukia edo Produktuak erabiltzean ez duzula: (a) besteren legezko eskubiderik (hala nola, pribatutasun- eta publizitate-eskubideak) zikinduko, modu desegokian erabiliko, jazarriko, mehatxatuko edo beste inola urratuko; (b) kargatuko, argitaratuko, posta elektronikoz bidaliko, transmitituko edo bestela erabilgarri ezarriko desegokia, difamaziozkoa, lizuna edo legez kanpokoa den edukirik; (c) kargatuko, argitaratuko, posta elektronikoz bidaliko, transmitituko edo bestela erabilgarri ezarriko inongo alderdiren patenteak, marka erregistratuak, copyrightak, merkataritza-sekretuak edo bestelako jabetza-eskubideak urratzen dituen edukirik, beti ere eskubideen jabea zu ez bazara edo edukia erabiltzeko jabearen baimena edo legezko justifikazioa ez badituzu; (d) kargatuko, argitaratuko, posta elektronikoz bidaliko, transmitituko edo bestela erabilgarri ezarriko piramide-egiturak sustatzen dituen mezurik, gutun-katerik, edo iragarki zein mezu komertzial kaltegarririk; (e) kargatuko, argitaratuko, posta elektronikoz bidaliko, transmitituko edo bestela erabilgarri ezarriko lege aplikagarriek, Baldintzek edo Produktuaren edozein gidalerro edo jardunbidek debekatutako inolako eduki, mezu edo komunikaziorik; (f) legez horrela banatu ezin dela jakin arren, edo jakin behar izan arren, beste norbaitek argitaratutako fitxategi desegokirik deskargatuko; (g) beste pertsona edo erakunderen baten izenean jardungo, edo Edukiaren, softwarearen edo materialaren jatorria edo iturburua ezagutzera ematen duen izendapen, jabetza-aldarrikapen edo etiketarik faltsutuko edo ezabatuko; (h) oztopatuko erabiltzailerik Produktuak edo Google zerbitzuak erabil ez ditzan; (i) erabiliko robotik, armiarmarik, guneak bilatzeko eta eskuratzeko aplikaziorik edo beste inolako gailurik Google zerbitzuak edo Edukia berreskuratu edo indexatu ahal izateko, edo erabiltzaileei buruzko informazioa biltzeko baimendu ez den inongo helburutarako; (j) bidaliko edukirik baldin eta gezurrez adierazten edo ulertarazten badu eduki hori Google-k hornitzen edo sustatzen duela; (k) sortuko erabiltzaile-konturik metodo automatikoen bidez edo iruzurrezko helburutarako; (l) sustatuko edo hornituko legez kanpoko jarduerei buruzko argibide nahiz informaziorik; (m) sustatuko inongo banako nahiz talderen aurkako kalte fisikorik edo erasorik; edo (n) transmitituko birusik, zizarerik, akatsik, Troiako zaldirik edo izaera suntsitzaileko bestelako elementurik.

4. Produktuen edukia. Google Maps eta Google Earth produktuekin askotariko edukiak atzi eta ikus daitezke, besteak beste, baina hauetara mugatu gabe, argazkiak, mapak, erliebeari buruzko datuak, negozio-fitxak, iritziak, trafikoa eta horiekin erlazionatutako informazio gehiago, guztiak ere Google-k, bere lizentziadunek eta bere erabiltzaileek hornitutakoak ("Edukia"). Halaber, Google-ren zerbitzuen bidez, hala nola, Google Gadget-en bidez, Produktuetan erabilgarri dagoen hirugarrenen edukia atzitzea aukera dezakezu. Hau ulertzen eta onartzen duzu: (a) mapen datuak, trafikoa, jarraibideak eta erlazionatutako Edukia antolamendu helburu hutserako eskaintzen direla. Eguraldi-baldintzek, eraiketa-proiektuek, itxierek, edo bestelako gertaerek mapen emaitzetako errepideen baldintzak edo jarraibideak aldaraz ditzakete. Edukia zentzuz erabili beharko zenuke. (b) Edukiaren zati bat hirugarrenen lizentziapean eskaintzen da, besteak beste, baina honetara mugatu gabe, TomTom Global Content BV ("TomTom") eduki orokorra, eta eduki horrek copyright eta bestelako jabetza intelektualeko eskubideak ditu, TomTom edota kasuan kasuko hirugarrenak dira horien jabe edo lizentziadun. Zure erantzukizuna izango da material hau baimenik gabe kopiatzea edo argitara ematea. TomTom Edukiaren erabilera —inprimatzea eta bestelako marketin- eta sustapen-materialetan erabiltzea barne baina horietara mugatu gabe— Lege-oharrak orriko murriztapen gehigarriei lotuta dago.

5. Google Earth zerbitzuaren baldintza gehigarriak. Google Earth softwarea AEBetako esportazio-kontrolen menpe dago. Google Earth softwarea erabiltzean, onartzen duzu softwarea legezko helburuetarako eta helburu egokietarako soilik erabiliko duzula, Baldintza hauei jarraiki. Zehazki, onartu egiten duzu esportazioa eta berresportazioa kontrolatzen dituzten lege eta arau guztiak gordeko dituzula, AEBetako Merkataritza Departamentuak xedatutako Export Administration Regulations ("EAR") legeak, eta Diruzaintza Departamentuaren Atzerriko Ondasunen Kontrolerako Bulegoak xedatutako merkataritza-zigorrak eta zigor ekonomikoak barne.

6. BERMEEN EZESPENA ETA ERANTZUKIZUNEN MUGAK. (a) GOOGLE-K ETA BERE LIZENTZIADUNEK (TOMTOM ETA BERE HORNITZAILEAK BARNE BAINA HORIETARA MUGATU GABE) EZ DUTE ESKUDUNTZARIK EDO BERMERIK PRODUKTUEN OSOTASUNARI ETA ZEHAZTASUNARI DAGOKIENEZ. (b) GOOGLE BALDINTZA UNIBERTSALEN “GURE BERMEAK ETA EZESPENAK” ATALEAN XEDATUTAKOARI JARRAIKI, GOOGLE-K ETA BERE LIZENTZIADUNEK (TOMTOM ETA BERE HORNITZAILEAK BARNE BAINA HORIETARA MUGATU GABE) EZETSI EGITEN DITUZTE EDUKIAREKIN ETA PRODUKTUEKIN ERLAZIONATUTAKO BERME GUZTIAK, ETA EZ DUTE ERANTZUKIZUNIK IZANGO ZUK EDUKIARI EDO PRODUKTUEI EMAN DIEZUN ERABILERATIK SOR LITEZKEEN KALTE ETA GALEREN AURREAN.

7. AEBetako gobernuaren eskubide murriztuak. Produktuak AEBetako Gobernuak edo hirugarren batek horren izenean erabiltzen baditu, erabilera horrek baldintza gehigarri batzuk jarraitu beharko ditu; hain zuzen ere, gure Lege-oharrak orriko "Gobernuko Azken Erabiltzaileak" atalean xedatutakoak.