Pribatutasuna
Zure pribatutasunaz eta segurtasunaz arduratzen gara. Street View irudiak biltzen direnean, Street View taldeak hainbat urrats ematen ditu pertsonen anonimotasuna eta pribatutasuna babesteko. Besteak beste, aurpegiak eta ibilgailuen matrikulak lausotzen ditu. Babestu beharko litzatekeen edo kezkatzen zaituen irudiren bat ikusten baduzu, erraz jar zaitezke Street View taldearekin harremanetan. Lortu informazio gehiago bideoa ikusita edo beheko atala irakurrita.
Pribatutasun-eginbideak
Sarbide publikoa soilik
Street View eginbideak kale publikoetako irudiak ditu, hots, autoan edo oinez zoazela ikus dezakezuna agertzen dutenak. Mota horretako mundu osoko hirien irudiak hainbat eta hainbat formatutan daude erabilgarri. Kasu jakinetan, Google beste erakunderen batekin (adibidez, Disneyland Paris parkearekin) jardun liteke elkarlanean haien jabetzako irudien bilketa antolatzeko.
Street View zerbitzuko irudiak ez dira denbora errealekoak
Gure irudietan grabaketa egindako egunean ibilgailuek grabatu ahal izan zutena soilik erakusten da. Ondoren, hilabete batzuk igarotzen dira jasotako irudi guztiak prozesatu eta linean ezarri aurretik. Beraz, Street View zerbitzuan ikusitako irudiek hilabete gutxi batzuk edo urteak izan ditzakete.
Pertsonak eta matrikulak lausotuta ageri dira
Aurpegiak eta matrikulak lausotzeko teknologia berriena garatu dugu eta Street View zerbitzuko irudi guztietan aplikatzen dugu. Horri esker, gure irudietakoren batean identifika daitekeen aurpegi bat (adibidez, kalean zegoen norbaitena) edo matrikula identifikagarri bat agertzen bada, gure teknologiak automatikoki lausotzen du, pertsona edo matrikula identifikatzea ezinezko bilakatuz. Gure hautemaileek elementu horietakoren bat hautematen ez badute, oso erraz eman diezagukezu horren berri.
Arazoen berri ematea
Irudi jakin batean zati gehiago lausotzeko eska dezakezu
Tresna erabilerrazak eskaintzen ditugu erabiltzaileek erraz eska dezaten irudietan identifikagarriak diren erabiltzaileak eta haien sendiak, autoak edo etxeak guztiz lausotzeko. Aurpegiak eta matrikula-plakak automatikoki lausotzeaz gain, erabiltzaileak zati gehiago lausotzeko eskatuz gero, auto, etxe edo pertsona osoa ere lausotuko dugu. Eduki desegokia (adibidez, biluztasuna edo indarkeria) duten irudiak kentzea ere eska dezakete erabiltzaileek.
Nola eman kezka baten berri
Zati gehiago lausotu nahi dizkiozun irudiren bat aurkitzen baduzu, edo eduki desegokia duela uste duzun irudiren bat aurkitzen baduzu, eman urrats hauek:
- Kokatu irudia Street View zerbitzuan.
- Sakatu irudiaren azpian eskuinetara dagoen "Eman arazo baten berri" botoia.
- Osatu inprimakia eta sakatu "Bidali".
Amaitu duzu. Zure txostena ahal bezain laster aztertuko dugu.